XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Poliki igo!... - Antoine zaindu gizon hau!.

- Benda honekin bukatu ahala kapitain!.

- Zer moduz hago? - Nirea ez da ezer kapitain, okerrago dago Joanes, gezi bat sartuta dauka.

- Zer arraio ari da gertatzen? Innuikak beti izan ditugu lagun.

- Ez dakit, kapitain, baina muinoa igotzen ari ginen eta ustegabean eraso gaituzte.

- Antoine, zer moduz zegok andrea?.

- Ez da bere onera oraindik etorri. Zer berri hor kanpoan?.

- Mila deabru! Erokeria guzti honen zergatia jakingo bagenu behinik behin!.